Gaur LH2.mailakoak Miren Agirre kimikaria eta irakaslearen bisita izan dugu. Emakume zientzialariaren egunaren harira kimikaren inguruko azalpen batzuk eman dizkigu eta hobeto ulertu ahal izateko hainbat esperimentu egiteko aukera izan dugu. Eskerrik asko Miren!
DBH3ko ikasleak mugikorraren erabilerari buruz hausnartzen ari dira "Komunitatearen zerbitzurako proiektuak" arloan. Horretarako, erronka berezi bati ekin diote: astebetez mugikorra ikastolan uztea.
Atzo DBH 2ko eta gaur DBH 3ko ikasleek azterketen aurreko antsietatearen kudeaketaren tailerra izan dute. Bertan antsietatea zer den, nola eta zergatik sortzen den eta hau kudeatzeko teknikak landu dituzte.