Skip to main content

ELGOIBAR IKASTOLA

AUBIXAKO EGONALDIAK 2024

Urtero bezala, aurten ere Aubixako egonaldirako lau txanda antolatuko dira, Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 4. mailara bitarteko ikasleentzat.

Hona aurtengo ikasturterako antolatu diren txandak eta izen-emate aukerak.

 

INSTALAZIOAK

Aire libreko eta estalpeko instalazio aproposak ditugu ikastolan kirola praktikatzeko, edozein eguraldi egiten duelarik ere.

Haur txikienentzat espazio anitzak eta irekiak ditugu beren ingurunea esplora dezaten, berezkoa duten kuriositatea sustatu nahian.

Era guztietako jardunak egin ahal izateko espazio eta gela malguak.

AGENDA 30

Eskolako Agenda 30. Auzolan espirituarekin tokiko eta munduko erronkei elkarlanean erantzuna ematen, guztion ongizatea lortu nahian.

ESKOLA KIROLA

Eskola Kirola eskola-umeek nahitaezko eskola- aldian, 6-16 urte bitartean, eskola-orduetatik kanpo egiten dituzten kirol jarduerak dira. Adin horietan kirola egitea oso garrantzitsua da haurren garapenerako. Gainera, jarduerak, hezigarriak dira eta eskola-umeen heziketa integralaren barruan kokatzen dira: heziketa sistemaren eta haren etapen helburuekin bat egiten dute.

Irudia
eskola kirola

 

BERDINTASUN ATALA

Elgoibar ikastolak bere errealitatearen irudia izatea nahi du, hau da, berdintasuna eta hezkidetza sustatzen dute ikasleengan eta hori ere irakasle-langileen jarrera eta baloreetan eta erakundearen kulturan barneratuta egotea nahi du. Asmo horrekin sortu du Berdintasun Atala.

 

Albisteak

2024-05-18
Larunbat goizean ikastolako postuak prest izan dira lehen ordutik Elgoibarko III. Zientzia Azoka egunari gure ikutua emateko. Gure ikasleen proiektuak kalera atera ditugu herriak ikus ditzan. Zorionak zientzialari gazteei!
2024-05-17
Maiatzaren 23an, osteguna, arratsaldeko 18:30ean aurkezpen-bilera egingo zaie DBHko familiei Hedatze proiektua azaltzeko. Bilera amaitu ondoren, bozketa prozesua zabalduko da eta maiatzaren 29ra arte bozkatu ahal izango da. Informazio gehiago barruan ikus dezakezue.
2024-05-17
Eskualdeko ikastetxeetan ikasturtean zehar Zientziaren eta teknologiaren esparruan egindako proiektuak biltzen ditu We Make Debabarrena! STEAM erronkak. Hemen dituzue ikusgai gure lanak! Irabazlea aukeratzeko prozesuan ikustaldi gehien dituen bideoa aintzat hartuko da!

MULTIMEDIA ATALA

 

 

 
HH_multimedia

Haur Hezkuntzako txokoa

HH etapako multimedia materiala

 
LH_multimedia

Lehen Hezkuntzako txokoa

LH etapako multimedia materiala

 
DBH_multimedia_ona

Bigarren Hezkuntzako txokoa

DBHko multimedia materiala