Berdintasun Plana

Elgoibar Ikastolaren Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Diagnostikoa eta I. planaren (2021-25) aurkezpena egin zen azken Eskola Kontseiluko bilkuran. Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundearen laguntzari esker eta Murgibe aholkulari-enpresarekin elkarlanean egin da plana 2020 urtean zehar. Eskola Kontseiluko bi kide izendatu dira plan honen jarraipena egiteko (Eneritz Azkue ikastolako familien ordezkaritza aldetik eta Iera Larrañaga Egiguren ikastolako irakasle eta lankideen aldetik).