Pasar al contenido principal

IKASTOLEN 29. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

Portadako irudia
Irudia

Aurreko asteazkenean, azaroaren 26an, Ikastolen 29. Jardunaldi Pedagogikoak ospatu ziren Donostiako Kursaalen, “Bagatoz, inklusiotik ekitatera” goiburupean. Euskal Herri osotik iritsitako ia 600 hezkuntza profesionalek parte hartu zuten jardunaldietan, hezkuntza inklusibo eta ekitatezkoaren aldeko hausnarketa eta konpromisoa partekatuz.

Elgoibar Ikastolatik zuzendaria, orientatzailea eta ikasketa burua jardunaldietara joan ziren, inklusioa gure hezkuntza proiektuaren ardatz nagusietako bat delako eta ikasle guztientzako kalitatezko hezkuntza bermatzeko dugun konpromisoa sendotzeko asmoz.

Jardunaldietan argi azpimarratu zen aniztasuna aberastasun gisa ulertu behar dela, eta inklusioa ez dela helburu itxi bat, etengabeko konpromiso etiko eta pedagogikoa baizik. Lau ardatz nagusitan antolatu zen egitaraua: ikasgelako egokitzapenak eta irisgarritasuna, kulturaniztasuna eta identitatea, eskola erakundea ikuspegi inklusibotik, eta aisialdia nahiz jarduera fisikoa.

Horrez gain, euskara hezkuntza-sistema nazionalaren eta aniztasunaren erdigunean kokatzearen garrantzia ere nabarmendu zen, inor bazterrean utzi gabe komunitate osoa eraikitzeko giltzarri gisa.

Ikastolen Jardunaldi Pedagogikoek berriro ere agerian utzi dute ikastolen lidergo pedagogikoa eta berrikuntzarako bokazioa, eta Elgoibar Ikastolan ildo beretik jarraituko dugu, inklusioak, ekitateak eta euskarak gure eguneroko jardunaren iparra markatuko baitute.

Últimas noticias

Irudia
Bihar Euskararen Eguna ospatuko dugu Elgoibar Ikastolan, eta berriro ere agerian utziko dugu euskara ez dela soilik hizkuntza bat, baizik eta komunitatea ehuntzen duen haria, harremanak eraikitzen dituena eta gure egunerokoari zentzua ematen diona.
Irudia
Dentro de las actividades de animación del Día del Euskera, hemos recibido dos visitas muy especiales en nuestra ikastola. Marisabel y Marijose, maestras que trabajaron durante muchos años en Educación Infantil, han visitado las aulas de HH3, HH4 y HH5.
Irudia
Los alumnos de 3.º de Primaria han trabajado con el material de Kimu, leyendo el libro "Jakelinen Egunerokoa" y realizando diferentes actividades. La autora, Nerea Ibarzabal, escritora y bertsolari, visitó nuestro centro, y los alumnos han tenido la gran suerte de participar en un encuentro con ella.
Irudia
Se ha celebrado el día de Santa Cecilia en Elgoibar Ikastola y, aunque el tiempo nos ha quitado la posibilidad de salir a la calle, no nos ha quitado la fiesta. Nuestro alumnado ha llenado el salón central de música, creando un ambiente alegre y realmente especial.