Pasar al contenido principal

EUSKARAREN EGUNA 2025

Portadako irudia
Irudia

 

Bihar Euskararen Eguna ospatuko dugu Elgoibar Ikastolan, eta berriro ere agerian utziko dugu euskara ez dela soilik hizkuntza bat, baizik eta komunitatea ehuntzen duen haria, harremanak eraikitzen dituena eta gure egunerokoari zentzua ematen diona.

Ikastola osoan zehar antolatutako egitarauaren bidez, txikienetatik handienetara, ikasleek euskaraz bizitzeko, sortzeko eta partekatzeko aukera izango dute Antzerkia eta ipuinak, pregoia eta kantuak, jolasak eta dantzak uztartuko dira, etapa eta adin ezberdinak elkartuz, euskara bizipen partekatu bihurtuta.

Azaroaren amaieraz geroztik euskal sortzaileen bisitek eman diote hasiera ospakizunari, eta gaur ikasle eta ikasle ohien ahotsak eta gogoetak ere izan dira entzungai Herriko Antzokiko mahai-inguruan. Horren guztiaren bidez, euskararen iragana, oraina eta etorkizuna lotu nahi ditugu, hizkuntza bizia delako, mugitzen delako eta belaunaldiz belaunaldi eraikitzen delako.

Bihar euskara aldarrikatzeko eguna izango da, baina batez ere euskaraz bizitzen jarraitzeko konpromisoa berritzeko unea: gure ikasleen irribarreetan, elkarlanetan eta ahotsetan ikusten dugulako euskarak baduela biharra... eta biharra guztion artean eraikitzen dugu.

Gora Euskararen Eguna Elgoibar Ikastolan!

Últimas noticias

Irudia
Bihar Euskararen Eguna ospatuko dugu Elgoibar Ikastolan, eta berriro ere agerian utziko dugu euskara ez dela soilik hizkuntza bat, baizik eta komunitatea ehuntzen duen haria, harremanak eraikitzen dituena eta gure egunerokoari zentzua ematen diona.
Irudia
Dentro de las actividades de animación del Día del Euskera, hemos recibido dos visitas muy especiales en nuestra ikastola. Marisabel y Marijose, maestras que trabajaron durante muchos años en Educación Infantil, han visitado las aulas de HH3, HH4 y HH5.
Irudia
Los alumnos de 3.º de Primaria han trabajado con el material de Kimu, leyendo el libro "Jakelinen Egunerokoa" y realizando diferentes actividades. La autora, Nerea Ibarzabal, escritora y bertsolari, visitó nuestro centro, y los alumnos han tenido la gran suerte de participar en un encuentro con ella.
Irudia
Se ha celebrado el día de Santa Cecilia en Elgoibar Ikastola y, aunque el tiempo nos ha quitado la posibilidad de salir a la calle, no nos ha quitado la fiesta. Nuestro alumnado ha llenado el salón central de música, creando un ambiente alegre y realmente especial.