Larunbatean, maiatzaren 2an, Jazarpenaren Aurkako Nazioarteko eguna izan zen. Salbuespenezko egun hauetan elkar zaintzeko premia inoiz baino modu esanguratsuagoan azaldu da, besteen egoera emozionala gure ardura ere badela eta besteak hobeto sentitzeko beti zerbait egin dezakegularen ideiak indar berezia lortuz.   Animo, elkar zaindu eta laster arte. 

Hona hemen III. Idazlan lehiaketan sarituak izan diren Ikastolako idazle gazteak. Zorionak!! Bide batez, eskerrak eman parte hartu duten guztiei. Sari-banaketaren noiz eta nolakoak erabaki gabe daude oraindik, osasun krisi egoera dela eta. Jakin bezain pronto emango dizuegu aditzera.

 

Euskaraldiak martxan jarri du Etxealditik Euskaraldira ekimena apirilaren 20tik aurrera. Egunerokoan etxean sortzen diren egoeretan euskararen erabilera sustatzeko zazpi ideia-proposamenek osatuko dute ekimena.

https://euskaraldia.eus/etxealdia/

Une latz hauetan, Elgoibar Ikastola osatzen dugun guztiok gure doluminik sentikorrena adierazten dugu, Oierren familiaren eta Oier ezagutu genuen guztion atsekabearekin bat eginez.

Eskerrik asko, Oier

Egun Elgoibar Ikastola osatzen dugunok atsekabe handiz jakin dugu Agustin Gorostizaren heriotza, hainbeste urtetan bertako zuzendari ekonomikoa izana, eta buru-belarri aritu izan zena hasierako amets hura egun den errealitate bihurtzeko. Esan beharrik ez dago, familiaren eta hurbilekoen nahigabean lagun gaituzuela.

Agur bero bat.

Apirilaren 3tik 20ra bitartean atseden sasoia izango dugu. Tarte honetan bulegoko zerbitzua itxita izango da.

Autismoaren nazioarteko eguna izango da ostegunean, eta, aurten, COVID-19aren eraginez konfinamendu egoeran gaudela eta, modu berezian ospatu beharko dugu. Aurtengo leloa honako hau da: "IKASTEKO GAI, LAN EGITEKO GAI"

https://youtu.be/gXHfM1UEyQE

Ondorengo komunikatuan, Elgoibar Ikastolako Kontseilu Errektoreak, 2020ko martxoaren 24an telematikoki egindako bilkuran eta zuzendaritzak eskainitako datuak aztertu ondoren,  erabakitakoa duzue ikusgai.

Covid-19 koronabirusak eragindako gertakarien aurrean, Elgoibar Ikastolak lanean jarraitzen du ezohiko egoera honek eragindako edozein gertaera zein aldaketari aurre egiteko beharrezkoak diren neurriak hartuz eta baita horien berri emanez ere. Hemen dituzue Hezkuntza Sailak bidalitako azken jakinarazpenak.

 

Eskola-jardun presentzialaren etena abisu bat eman arte luzatu ondoren, Elgoibar Ikastolak, aurreko egunetan bezala, martxan jarraitzen duela gogorarazi nahi dizue, harreman telematikoa (edo telefonikoa) mantenduz eta bere baliabideak on line denon eskura jarrita. Egunero guraso-ikasle zerbitzutara irekita egongo gara.

Eskerrik asko, guztioi egiten ari zareten ahaleginagatik

 

Inguruko hornitzaile eta produktuari bultzada eman eta kalitatezko lehengaiak kontsumitzeko beste apustu bat egin dugu oraingoan ere, Errezilgo Ezama baserrian ekoiztutako esne eta jogurtak eskeiniz. Gainera, esnea eta jogurtak marmita eta ontzi handietan ekartzen dituztenez, jogurt poto eta esne ontzien kontsumoa izugarri murriztuko dugu jangelan.

Martxoak 15erako, Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zelatun-Hernio. Autoz Errezil eta Bidania artean dagoen Trintxera benta zaharrera joango gara. Hango parkinean autoa utzi eta Zelatunera dihoan bidae hartuko dugu. Animatu zaitezte!!

Orriak