Ikastolako LH5. mailako Agenda 21eko ikasle arduradunak Kultur etxean ospatu den bilera teknikoan izan ziren ostegun honetan. Bertan, aurtengo gaiari buruzko zalantzak argitzeko aukera izan zuten, hau da, Ekoizpen eta Kontsumo arduratsuari buruzkoak.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren aholkuei jarraituz, eta Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztien eskola-jarduera presentziala aldi baterako eteteko hartutako erabakiaren ondorioz, jakinarazten zaizue hurrengo larunbaterako antolatuta geneukan Pilota Eguneko programazioa bertan behera geratuko dela.

Ostiralean zehar ospatu dugu ikastolan aurtengo emakumeen nazioarteko eguna. Horretarako, bi gune more egokitu dira, bata HH eta LHkoentzako teknologia gela aurrean, eta bestea, goiko pisuan, DBHkoentzako. 

Elgoibarko gazteek Elgoibarko lanbide heziketa, unibertsitatea eta industria aurrez aurre ezagutzeko helburuarekin Elgoibarko Udalak XII. EKITEN TAILERRAK antolatu ditu, IMH, Meka Arreiturre Institutua eta Elgoibar Ikastolarekin elkarlanean. Irudian, DBH 3koak IMHn.

Ikastolako HHko eta LHko haurrak Inauterietako Kalejiran izan ditugu Ikastolatik plazara bitartean herriko kaleetan zehar. Urtero bezala, Zanpantzarrak, Bolantak, Txatxoak, Joaldunak, Kotilungorriak eta Mamoxarroak ez dira falta izan, Hartzarekin batera.

Eguneko Zentroaren eta Ikastolaren arteko elkarlanari jarraipena emanez, inauterietako entsegu orokorra ikustera etorri zaizkigu ikastolara bertako kide batzuk. Arratsalde ederra pasatu dugu elkarrekin!  

Eguneko asmoa Urregarai igotzea bazen ere, Morkaikok antolatutako igandeko mendi irteeran ibilbidea aldatzea erabaki zen goietan haize haundia zela eta. Mendi irteera Elgoibarren, Azkarateko bide zaharretik abiatu eta Urruzunon barrena atzera bueltatuz burutu zen. Datorren irteera, martxoak 15ean, Herniora izango da.

LH2ko ikasleek eta irakasleek Pasaiara txangoa egin zuten ostiralean. Albaola faktoria bisitatu ostean, Oriora joan ziren bertan bazkaldu eta eguna bertan amaitzera.

Otsailaren 27tik aurrera, Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleek Ikastolen Elkarteak garatutako IZANDIG egitasmoan parte hartuko dute Elgoibar Ikastolan.

Otsailak 16rako Morkaikotik Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Lekoitzeko portutik Urregarai edo Imotz mendira

Emakume Zientzialarien Eguna ospatu genuen atzo Ikastolan. DBHkoek Manifestua irakurriaz ekin zioten egunari eta ikastolako pasabideak apainduz jarraitu zuten. LH 4. mailakoek blogean jarri dituzte egunaren inguruan taldeka egindako eta Erdiko Aretoan aurkeztutako lanak (irudian).

 

Ongi etorri eta eskerrik asko gurean izena eman duzuen guztioi! Elkarrekin hezkuntza eraldatzen.

 

Orriak