Otsailaren 3an gurekin izan genuen ikasle ohi talde bat DBH4koei ondorengo ikasketetan beren bizipenak azaltzera etorri zena. Zuzendaritza taldearekin ere bildu ziren ikastolatik atera ondorengo esperientziak partekatzera, guztion artean ikastola hobetu ahal izateko.  

Otsailak 21, Inauteriak. Urtero bezala, eguraldiak laguntzen badu HH eta LHko haurrak kalejiran irtengo dira. 15:15ean Ikastolan hasi eta plazan amaituko da 16:30ean. Euria egingo balu Ikastolan ospatuko litzateke.

Elgoibar Ikastolak hizkuntzetako ikasketak dituen irakasle bat behar du DBHrako. Interesatuek, bidali CV-a honako helbidera: elgoibar@elgoibarikastola.eus. Mezuan CV-DBH hizkuntzak adierazi. Epe-muga, otsailaren 10a.

Urtero bezala, otsailak 4a iritsita Santa Ageda bezpera ospatu dugu ikastolan. Ikasle, irakasle eta gurasoak, erdiko aretoan bilduta, giro ederrean abestu ditugu oles kantak. Eskerrik asko eta zorionak parte hartu duzuen guztioi!

Bihar, otsailak 4, Santa Ageda bezpera ospatuko dugu ikastolan. Ekitaldia arratsaldeko 16:00etan izango da erdiko aretoan. Ikasleek, kolore ilunez jantzita, koloredun zapia eta makila ekarri behar dituzte. Ateak 15:50ean irekiko dira gurasoentzat.

ANATEUSKek eskainitako saio batean parte hartzeko aukera izan zuten ikastolako LH3ko ikasleek pasa den astean. Saio teorikoa jaso ondoren, Las txakurrarekin batera praktikaldi polita igaro zuten. Animalia baten zaintzak suposatzen duen arduraz ondo jabetzeko aukera paregabea izan zen.

Belaunaldien arteko esperientzietan oinarritutako jarduera desberdinak egiten dituzte, Elgoibarko Eguneko Zentroan, Udalak eta Ikastolak elkarlanean antolatuta. Jarduera horien barruan, Elgoibar Ikastolako ikasleek Eguneko Zentrora bisita egin zuten aurreko astean.

Elgoibar Ikastolak bat egin du 37 ikastetxe eta 21 eragile sozioekonomiko bilduko dituen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak sortutako STEAMsare programarekin.

Matrikulazio epea zabalik urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra bitartean. Elkarrekin hezkuntza eraldatzen! Zatoz ikastola ezagutzera!

Lehen bideo atal honetan, "Pausoz Pauso" egitasmoaren baitan Elgoibar ikastolako hezkuntza egitasmoa azaltzen du bideoak Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 3. maila bitartean.

Morkaikotik urtarrilak 26rako Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen digute: Arno. Iaz burutu behar genuen mendi irteera zen, baina Kalbarioko bide lanak zirela eta ez genuen egin.

Urtarrilak 20an danborrada ospatu dugu ikastolako haur eta gazteak. Argazkiak Alexian dituzue ikusgai.

Orriak