“Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka”, Errigora kanpainaren 7. edizioan murgilduta gaude dagoeneko. Aurten, eskaintzari dagokionez, saski beltzari berdea (ekologikoa) eta zuria (berezia) gehituko zaizkio.

#EUSKARARIpuzka

Aste honetan osatu dugu 2019/2020 ikasturterako Agenda 21eko INGURUMEN BATZORDEA. Dakizuen bezala, ekoizpen kontsumoa izango da aurten landuko dugun gaietako bat. 

Eskerrik asko guztioi!

Urriaren 29an eman zaio hasiera Erasmus+ egitasmoari. Euskal Herriko 28 gazte elkartuko dira Irlandako Galway hiriko gazte talde batekin hizkuntza gutxituen inguruan aritzeko. Ikastolako lau ikaslek hartuko dute parte egitasmoan.

 https://youtu.be/iPf4bb3cnA0

Urtero bezala, EKI digitala metodologia dela eta, gurasoek etxean euren seme alaben jarraipen akademikoa egin ahal izateko DBH1. eta 2. mailetako familiei zuzenduriko formazio saioak izan dira ikastolan urriaren 15ean eta 21ean.

2018-19 ikasturtean Pentsaera Konputazionala jarri genuen martxan LH 5. eta 6. mailetan. Edozein sistema, prozesu edo problema mota ulertzeko eta ebazteko baliagarria da, ez bakarrik arazo informatikoak bideratzeko.

Behar ez duzuen edozein arropa edo oinetako baldin baduzue, ekar ezazue ikastolako erdiko aretora urriak 25a baino lehen, Somalia, Kenia, Sudan, Etiopia, Ginea Ekuatorial edo Europako herrialdeetara bidal dezaten.

Igande honetan, urriak 20, Morkaiko Mendizale Elkarteak 2019-2020 sasoiko bigarren haur irteera ospatuko du. Oraingoan ez da ohiko mendi irteera bat izango, Irteera Mikologikoa egingo da.

Guraso formakuntza taldetik “Adimen emozionalean trebatzen” saioan parte hartzeko gonbitea luzatzen da. HH, LH eta DBHko gurasoei zuzendutako formakuntza da eta saioak irauten duen bitartean behar duten gurasoek erabili ahal izan dezaten DOAKO ZAINTZA ZERBITZUA izango dute.

Kilometroen zozketako zenbaki saritua 54942 da. 60.000 euroko saria irabazi du. Ez da Elgoibar Ikastolan saldu den zenbakia. Sariduna pasa dadila Zarauzko ikastolako idazkaritzatik.

Urtero bezala, Seaskak bere egutegiak argitaratu ditu Ipar Euskal Herriko ikastolak laguntzeko. Aurtengo egutegiaren orriak, Zuberoko ELIANE HEGUIAPHAL artistak bere argazkiekin apaindu ditu. Beraz, laguntzeko prest baldin bazaudete, egutegiak erosi!!

Bekak eskatzeko epea irailaren 30etik urriaren 29ra bitartean. Atzerrian frantseseko eta ingeleseko ikastaroak egiteko bekak 2020ko udan, DBH 3. eta 4. mailetako ikasleentzat irailaren 26tik urriaren 25era, biak barne.

Erasmus+ proiektuan parte hartuko dute Garazi Arriola, Unax Aseginolaza, Ihintza Gurrutxaga eta Maddalen Oñederra DBH 4ko ikasleek. Euskal Herriko 24 nerabe eta Irlandako 8 izango dira guztira eta Irlandan egingo dute egonaldia urriaren 29tik azaroaren 4ra bitartean, hizkuntza gutxituen inguruko topaketak burutuz.

Orriak