Irailaren 24tik urriaren 3ra bitartean ospatuko dira ikasturte hasierako bilerak (HH 3tik DBH 4ra). Sarrera DBH-ko ikasleak sartzen diren aldetik (pistetako eskailera metalikoetatik) egingo da. Bilera guztiak arratsaldeko 18:30ean hasiko dira

Irailak 29rako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako guraso elkarteekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatu nahi dizuegu: Elosu-Polpol-Irukurutzeta. Oraingoan Elgoibarko mugetatik gertu ibiliko gara.

Irailak 9tik 27ra, bazkal ondoren HH3-4 eta 5eko haurrak parkean egongo dira 14:30ak arte. Bazkal ostean, nahi duzuenean bila etortzeko aukera duzue. LHkoak, eguraldiaren arabera, euririk ez bada kanpoko pistetan egongo dira, bestela frontoian. Ikastolatik bakarrik irteteko, baimena ekarri behar dute.

 

2019an jaiotako haurren matrikulazio-aldia zabalik, irailaren 16tik 27ra. Ordutegi zabala. Jai-zubietan eta oporretan irekita.

Ekainaren 6an egindako bileran azaldutako informazioa eskuragarri dago. Ikasturte honetako lehenengo egonaldia ekainaren 19an arratsaldez hasiko da.

Azaroaren 5ean, osteguna, 18:00etan lehen deialdian eta 18:30ean bigarrenean, P.M. Urruzuno Kooperatibaren urteko Ohiko Batzar Nagusia ospatuko da. Bilera TELEMATIKOKI gauzatuko da. 

Familien, ikasleen eta langileen ekarpenak jaso ondoren, 3 proposamen  aurkezten dizkizuegu  zuen iritzia jakin eta 2019-2020ko eskola egutegia osatu ahal izateko. Bozkatzeko azken eguna maiatzak 28.

Ikastola Eguneko zozketa azaroaren 6an egingo da. COVID-19aren ondorioz ekainaren 13ko Ikastola Eguna bertan behera utzi behar izan genuen, ondorioz, egun horretan egin behar genuen zozketa atzeratu egingo da azaroaren 6ra. Zenbaki sarituak ikastolako web orrian argiraratuko dira.

Maiatzaren 25erako III. Raid Familiarra antolatu du Morkaikok. Ekintza Deban ospatuko da. 10:30ean hitzaldi teknikoa egongo da eta 11:00etan emango zaio hasiera. Informazio gehiago eta izen-ematea: debabarrenaraid.wordpress.com

HH 0-1eko matrikulazio aldia zabalik maiatzaren 20tik 31ra bitartean. HH 0koak (2019an jaiotakoak) irailean eta urrian hasteko eta HH1ekoak (2018an jaiotakoak) irailean hasteko. Ordutegi zabala. Jai-zubietan eta oporretan zabalik!

Agenda 21 egitasmoaren baitan, Elgoibarko Udaletxean Udal Batzarra ospatu da. Aurtengo gaia hondakinak izan dira. Informazio gehiago Agenda 21eko blog-ean

Kontsumobidek LH eta DBH mailetako gurasoei zuzendutako kontsumo gaiari buruzko prestakuntza tailerra eskeiniko du maiatzak 9an. Gaia: Adin gabeak eta telefono mugikorra. 

Orriak