XXVIII. JOSE GURRUTXAGA KROSA

2023/01/12
Jose Gurrutxaga_2023

XXVIII. JOSE GURRUTXAGA KROSA

 

Kirol jarduerak bultzatu nahirik, ikasturte honetan ere Elgoibar Ikastola  XXVIII. J. GURRUTXAGA KROSA antolatzen ari da.

Ekintza hau, MARTXOAREN 26an, goizeko 10:30ean ospatuko da, Elgoibarko kaleak giro atseginez betez.

Ikasleen inskripzioa ikastetxeetan egingo da, baina 16 urtetik gorako guztiek parte hartu nahi baduzue honako galdetegi hau beteaz eman beharko duzue izena

XXVIII. J. GURRUTXAGA KROSA IZEN-EMATEA_eus

Parte hartzeko asmoa duzuen pertsona guztiek URTARRILAREN 27ra arte izena emateko aukera izango duzue.

 

OHARRA: Aurtengo edizioaren kasuan, izen-ematea aldez aurretik egin beharko da. Egunean bertan ez da izen-emateko aukerarik izango.

 

Azken albisteak

2023-01-26
DBHko 1. eta 2. mailako ikasleek Txikipedia: '300 baietz!' erronkaren hirugarren ekitaldian parte hartuko dute 2023ko lehen hiruhilekoan. Gipuzkoako 11 ikastolen artean izango gara gu ere, egitasmoa hasi zenetik hirugarrengoz, euskarazko edukiak bultzatzeko ekimenean.
2023-01-26
Izaera parte-hartzaile batean oinarritutako saioak ari dira burutzen LH 3tik 5era bitarteko geletan astean zehar.
2023-01-26
Elgoibar Ikastolak ate irekiak ospatuko ditu otsailaren 13an. Ikastola gertutik ezagutzeko bilera informatiboa arratsaldeko 18:00etan izango da. Ikastolako hezkuntza proiektua ezagutu eta bisita gidatua egiteko aukera izango duzu. Zatoz gu ezagutzera!
2023-01-23
Ikastolako baratza ematen ari da bere fruitua, eta, ondorengo erreportajean azaltzen den eran, ereindakoa jaso den unetik sukalderainoko bidea, eta ondorengo jangelarakoa ere bete duelarik. Bertan jasotako jakiak bertan sukaldatuak eta dastatuak... Zorionak ibilbidea hasi eta amaitu, parte hartu duzuen guztioi!