MUFOMI-RA BISITA

 MUFOMI-RA (Fosil eta Mineral Museoa) BISITA 

Abenduaren16an, Elgoibarko MUFOMI (Fosil eta Mineral Museoa) eta Erreplika Prehistorikoen Museoen ate irekien eguna ospatuko da. Morkaiko-Leizarpe Espeologia taldearen eskutik museoa bisitatzeko aukera izango dugu. Alde batetik, Elgoibarko Mufomik Euskadiko fosil eta mineralen bildumarik handiena du. Eta bestetik, Jose Julian Marquez Erreplika Prehistorikoen museoa osatzeko lanetan ari da. Nahiz eta azken hau bere osotasunean bukatuta ez egon, larunbat honetan izango da bi museoak batera ikusteko lehenengo aukera. Bi museoak Artetxe auzoko Pedro Muguruzako eskolaurrea izandakoan ikusgai egongo dira 11:00etatik aurrera.

  

Etiketak: