Aubixaren 40. urteurrena

 

Aubixa baserriko jabeek eta Elgoibarko Izarrak eskerrak emateko ekitaldi bat antolatu dute  urriaren 19rako. Orain 40 urte Aubixa baserria eraberritzen lagundu zutenei eta urte guzti hauetan lagun izandakoei eskerrak emateko ekitaldia izango da.

 

Urriaren 19an Aubixa baserria eraberritzen lagundu zutenei eskerrak emateko ekitaldia ospatuko da  Aubixan bertan. Baina eraberritze lanetan lagundu zutenei ez ezik, orduko ume, guraso eta hezitzaileei eta 40 urte hauetan Aubixaren alboan izan diren guztiei eman nahi dizkiete eskerrak.

Aurten bete dira 40 urte Elgoibarko Izarrak eta Aubixa baserriko jabeek, hitzarmen baten bidez, Aubixa baserria P.M. Urruzuno Ikastolako haurren zerbitzura ipini zutela. Behea jotzear zegoen etxean obrak egin eta, poliki-poliki, Elgoibarko neska-mutilentzako euskal udalekua prestatzea izan zen gure helburua. 

 

Horregatik, Aubixa sortzeko ideia izan zuten lagun eta gurasoak, bertan ume eta hezitzaile moduan jardundakoak, eta urte luze hauetan Aubixako sutondora gerturatutako guztiak daude gonbidatuta urriaren 19an ospatuko den jaira.

 

Urriaren 19an, Aubixan

  • 18:00 Ongi-etorria eta etxea bisitatzea
  •  19:00 Esker-emateko ekitaldia
  • 20:30 Afari-merienda
  •  22:00 Erromeria 

 

OHARRA: Ekitaldian nahi besterentzako lekua egongo da, baina prestaketa lanak ondo egin daitezen, jonago direnen kopurua jakin behar da. Horretarako, IZENA EMAN BEHARRA DAGO, urriaren 16a baino lehen. (943 741 626 / elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.com)

Etiketak: