MENDI IRTEERA

Morkaikotik urtarrilak 26rako Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen digute: Arno.​ Iaz burutu behar genuen mendi irteera zen, baina Kalbarioko bide lanak zirela eta ez genuen egin.

Gure mendi ibilbidea Kalbario ondoan dagoen Izarbide aterpetxearen parkinetik abiatuko dugu. Autoak bertan utzi ondoren, Arno aldera joko dugu. Apaingo lepoa pasa ondoren, artadi artean, 1948an Morkaikok egin zuen aterpetxera helduko gara. Handik zuzenean Arno igoko dugu. Arnotik, itxasaldeko bista zoragarriaz gozatzeko aukera izango dugu. Hamaiketakoarekin indarberritu ondoren, atzera Kalbariora itzuliko gara bazkatzeko ordurako etxera bueltatzeko.