#IZANDIG PROIEKTUA

Otsailaren 27tik aurrera, Elgoibar Ikastolako Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleek Ikastolen Elkarteak garatutako #IZANDIG egitasmoan parte hartuko dute.

#IZANDIG proiektuaren filosofia IKT-ekiko jarrera kritikoa sustatzean oinarritzen da. Whatsapp, Instagram, postureoa, Fortnite… eta antzerakoak erabiltzean izaten dituzten jarrerak eta horien atzean dauden balioak lantzen direlarik.

Proiektu honen helburu nagusia da segurtasun digitala hezkuntza-komunitate osoan lantzea, gai horrekiko inplikazio erreala lortzeko. Era berean, kontzientzia sortu, jarrera aktiboa sustatu eta ikasleengan gaiaren inguruko sormena martxan jarri nahi dugu. 

 

Proiektu hau hiruhileko osoan zehar jorratuko da eta ikasleek ez ezik, irakasleek eta Lehen Hezkuntzako 6. mailako gurasoek ere parte hartzeko aukera izango dute, helburu nagusia segurtasun digitala hezkuntza-komunitate osoan zabaltzea izanik.