EKITEN ASTEA

Elgoibarko gazteek Elgoibarko lanbide heziketa, unibertsitatea eta industria aurrez-aurre ezagutzeko helburuarekin Elgoibarko Udalak XII. EKITEN TAILERRAK antolatu ditu, IMH, Meka Arreiturre Institutua eta Elgoibar Ikastolarekin elkarlanean.

Dagoeneko koordinazio taldeak prestatu du aurtengo egitaraua; 2020ko ekintzak martxoan izango dira

Martxoak 9, 10 eta 11:

  • DBH3ko Arreiturre eta Elgoibar Ikastolako ikasleek IMH eta MEKAra bisitatuko dute, bertako ikasleek zer eta nola ikasten duten ezagutu ahal izateko.

Martxoak 25, 26 eta 27:

  • DBH4ko Ikasleek Elgoibarko enpresa industrial bat bisitatuko dute, prozesu guztietako lankideen lana ezagutzeko, eta Manahmana enpresaren laguntzarekin dinamika-hausnarketa egingo dute.

Argazkiak Alexian ikusgai