Zelatun-Hernio martxoak 15

Martxoak 15erako, Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zelatun-Hernio. Autoz Errezil eta Bidania artean dagoen Trintxera benta zaharrera joango gara. Hango parkinean autoa utzi eta Zelatunera dihoan bidae hartuko dugu. Animatu zaitezte!!

Zelatun arteko bidea ez da zaila. Harri eta baso artean, poliki poliki altura hartuz, Zelatuneko bordetara helduko gara. Eguraldi eta gogoaren arabera nahi dutenek Hernio gainera jo dezakete. Zelatunen indar berritu ondoren, atzera Trintxerara bide berdinetik bueltako gara.

Gipuzkoako mendi esanguratsu bat ezagutuz, igande goiz pasa eder bat pasatzeko aukera paregabea.

Trintxera-Zelatun

Luzera:+/- 7,5Km

Desnibel positiboa: +/- 300 m

Irteera: 9:30etan Mintxetako parkinean

Irteera nagusi zein gaztetxoeri zuzenduta dago. Umeak ezingo dira bakarrik etorri. Gurasoren bat arduradun etorri behar da.

Eguraldiaren arabera irteerak aldetak izan ditzazke.

Eguraldia dela eta abisu edo alertarik egon ez gero, irteera bertan behera geldituko da.

Animatu zaitezte!!