Elgoibar Ikastola In Europe programan

EuroClio izeneko erakundearekin kolaborazioan, In Europe izeneko programa jarri zuten martxan Herbehereetan, ekimena Europako beste herrialde batzuetara zabalduz. Zenbait ikastola programa pilotuan parte hartzen hasi ziren eta horien artean gu. 

Helburua historia eta hiritartasuna uztartzen duten bideoak egitea da eta bi eskolen artean elkartrukatu eta harremanak egitea. Europako beste errealitate batzuk ezagutuz, espiritu kritikoa sortzea. Ekimen hori konfinamentuan burutu zen gehienbat eta elkartrukaketa hori erabat gauzatu ez arren, bideo ekoizpenak bai burutu dira.

In Europek Youtuben duen kanalera igota daude. Horra hemen ikusgai: