AUBIXA 2019-ren klona

AUBIXA 2019

Aurten ere Aubixako egonaldirako lau txanda antolatuko dira:

1. Txanda: ekainak 19 (asteazkena) eguerdian  hasi, eta ekainak 21 (ostirala) arratsalde arte.

2. Txanda: ekainak 24 (astelehena) goizean hasi, eta ekainak 26 (asteazkena) eguerdi arte.

3. Txanda: ekainak 26 (asteazkena) eguerdian hasi, eta ekainak 28 (ostirala) arratsalde arte.

4. Txanda: uztailak 1 (astelehena) goizean hasi, eta uztailak 3 (asteazkena) eguerdi arte.

Aubixako egonaldiarekin haur bakoitzaren autonomian aurrera egitea eta euskararen ahozkotasuna indartzea lortu nahi da.

Txanda bakoitzean gehienez 40 ikaslek joateko aukera izango dute. Irizpide hauek kontuan izanik antolatuko dira txandak:

• Hasiera batean txanda bakoitza maila bakoitzeko ikasleentzat zuzendua egongo da, beti ere, 160ko kopurua gainditzen ez bada eta maila bakoitzean 40ko kopurua gainditzen ez bada.

• Mailaren batek 40ko kopurua gainditzen duenean:

     o     Ahalik eta ikasle gehien joateko asmoz, taldeak nahastatu egingo lirateke.

• 160ko kopurua gaindituko balitz:

     o     Lehentasuna gazteenek izango dute, nagusiek beste entitate batzuk antolatutako udalekuak baitituzte.

     o     Nagusienen artean, izena eman dutenekin zozketa egingo litzateke. Zozketa hau, maila horretako guraso arduradunek egin beharko lukete.

Izen-ematea martxoaren 22an bukatzen da. Epez kanpo izen eman nahi duenak ez du aukerarik izango. Prezioa 80 € izango da (gutxi gorabehera), %50a hurrengo kuotan kobratuko da aurrerapen gisa eta behin izena ematean lehenengo kuota hau ez da itzuliko.

Etiketak: