ANIZTASUN FUNTZIONALAREN NAZIOARTEKO EGUNA

ANIZTASUN FUNTZIONALAREN NAZIOARTEKO EGUNA

 

Gaur, abenduak 3, Euskararen Eguna izateaz gain, Aniztasun Funtzionalaren Nazioarteko Eguna ere bada.

 

Hori dela eta, egun honetan aniztasun funtzionalaren errealitatea aldarrikatzea ere nahiko genuke, pertsona horien potentzialtasuna eta ahalmenak ikustea oztopatzen duten estigmekin amaitzea guztion ardura baita.

Aniztasun honen agerikotasunak eta errekonozimenduak justuagoa, askeagoa eta aukera gehiago eskaintzen dituen gizarte bat osatzen laguntzen dute. Izan ere, guztiok gara pertsona baliotsuak -gure ahalmen eta ezintasunekin- eta horren kontzientzia urrats garrantzitsua da helburu dugun mundu inklusiboago baten eraikuntzan.