Gailuen Ezaugarri Minimoak
Elgoibar Ikastolak 21-22 ikasturterako LH3-4-5-6 eta DBH1-2-3-4 mailetarako aurreikusten dituen ikasleen gailu digitalen ezaugarri minimo edo betebeharrak honako hauek dira:
- 20 segundu baino azkarragoko pizte sistema izatea.
- Eskola orduetarako autonomia bermatzen duen gailua izatea.
- Ikastolako wifi sistemarekin bateragarria den gailua izatea.
- Maila bakoitzean erabiltzen diren plataforma, prozesu eta extentsioak erabiltzeko gailua izatea.
- Eskola orduetan ikastolak esleitutako kontuarekin soilik sartzeko sarbide sistema izatea.(@elgoibarikastola.eus)
- Eskola orduetan irakasleek ikaslearen gailuaren jarraipena egiteko gai izatea.
- Ikastolak momentu horretan ikasleentzako ezarritako domeinupean sartzeko aukera izateko gailua izatea, ikastolako kontu eta gailuaren administrazioa izateko. Ikastolak ikaskuntza prozesurako erabiltzea erabakitako plataforma/aplikazio guztiekin konpatibilitatea eta funtzionalitatea izatea.
Egungo Elgoibar Ikastolako azpiegitura eta administrazio sistema kontutan izanda, Chromebook dispositibo bat izatea beharko litzateke + *Google Hezkuntza lizentzia bat Ikastolako domeinuarekin lotura ahalbidetzeko.
*Kanpotik erositako Chromebook bat bada, Ikastolak bideratuko luke Google Hezkuntza lizentziaren erosketa, izan ere lizentzia hau Hezkuntzara bideratuta dago eta hezkuntzatik bakarrik erostea dago (hasiera batean ez dago partikularrei zabalduta).