Jangelako albisteak

 

 

 

ZAINDU JANARIA

2. hiruhilekoan jasangarritasunarekin loturiko “ZAINDU JANARIA” izeneko proiektua izango dudu hizpide. Proiektu hau hondakinak murrizteko (Agenda 30) eta janaria ez botatzearen kontzientzia areagotzeko ekintza da . Bi alditan (urtarrila eta apirila), jantokian sortzen diren hondakinen pixaketa egin eta datu hauen analisia eta hausnarketa egingo dugu. 

1. HONDAKINEN PISAKETA( 1,2,3 platerak)

Jarduera oinarria, AUSOLANeko jantoki bakoitzean zenbat janari galtzen den kalkulatzea da Ikasturte honetan 2 neurketa egingo dira:

NOIZ EGINGO DA

  •  1. astea: urtarrilaren 21etik 25era. 2.
  •  2. astea: apirilaren 8tik 12ra. 

  

Zehaztutako egun horietan, beraien bazkal ordu aurretik (14:00ak) egingo dituzte neurketak.

HAU EGITEAZ ARDURATUKO DIRENAK

 Datuak jasotzeaz LH6 eta LH5eko haurrak arduratuko dira, horretarako pisua eta fitxak banatuko zaizikie.