Sorospen tailerrak eta Ikasle ohien bisita DBHn
SOROSPEN TAILERRAK - DBH 3
Aste honetan Sorospen Tailerrak eta Ikasle ohien bisitak nabarmendu nahi genituzke DBHn. Batetik, DBH 3. mailan sorospen tailerrak izan dituzte aste guztian zehar Ane Arrillaga erizainaren eskutik, Urgatz Sorospen Eskolako materiala erabiliz.
Bestalde, DBH 4. mailan ikastolako ikasle ohien urteroko bisita jaso dute etorkizuneko ikasketak bidaratzear dituzten ikasleekin euren esperientziak partekatu asmoz. Urtero bezala enkontrua oso aberatsa izan da, ikasleei ohien esperientzia anitzak oso baliagarriak izan zaizkielarik azken urtean aurkitzen diren ikasleentzat.