Skip to main content

Martxoak 8

Ekintza desberdinak burutuz ospatzen ari gara emakumearen nazioarteko eguna. Gela barruan eta kanpoan, baita herrian ere, ikasleak ez ezik gurasoen parte hartze irekiarekin.

 

Lehen ekintza bezala atzokoan sortu zen Ikasleen berdintasun taldea aipatuko genuke. DBHko geletan hezikidetza gaien inguruan arituko den ikasle talde hori eratu dugu egunotan, eta atzokoan eman genion agerpena.

Bestalde, Haur Hezkuntzako haurrekin gai honen inguruko lanketa bideratu da, eta egunean bertan agerikotasuna emateko asmoarekin ikasleek soinean zerbait morea ekarri dute, kamiseta, jertsea, prakak, oinetakoak, pultsera, ileko goma...  

Horrez gain familien inplikazioa ere eskertu dugu, sarrera-irteerako guneetan ezarritako den photocallean argazkia ateratzeko eta argazki horiek Instagram-era igo eta  #EImartxoak8 gisa etiketatzeko proposamenari erantzun dietelako.

 

Egunean bertan ikastolako aurrealdea apainduz balkoian tela morea jarri dugu. Ez dira hor geratu apaintze-lanak, herriko espazio desberdinaten jarriko diren aldarrikapen mezuak eta hormirudiak diseinatu baitira.

 

Irudia
m8_4
Irudia
m8_3
Irudia
m8_3
Irudia
m8_11

Gela barruan gaiaren inguruko lanketa egin da egunotan, sentsibilizazioa sustatu nahian. LH 3ko ikasleek, martxoak 8ko abestiarekin, "All purples" koreagrafia lantzen aritu dira, eta gaur egin dute grabaketa. Hona beraien aldarrikapen-mezua: 

 

 

 

DBHko ikasleek ere gazteen elkarteratze bateratuan parte hartu dute Herriko Plazan eguerdiko 13:00etan, komunikatu baten irakurketarekin amaitu dena:

 

 

Irudia
m8_14
Irudia
m8_12

 

Irudia
m8_17
Irudia
m8_16