Skip to main content

LH5eko ikasleek “Teilatupean” bertso antzerkiaz gozatu dute Kultur Etxeko sotoan

2024/04/12

Aste honetan LH5.mailako ikasle taldea Kultur Etxeko Sotoan izan da “Teilatupean” bertso ikuskizun musikatuaz gozatzen, "GU ere bertsotan" programaren barruan. Bertan, Uxue Alberdiren eta Amets Arzallusen bertsoetatik abituta, etxearen irudia ardatz harturik hainbat gai jorratu dituzte Maite Aizpuruak eta Uxue Alkortak: adiskidetasuna, zaintza, etxebizitzaren arazoa, marjinazioa, duintasuna, bizitza ereduen aniztasuna… Ahozkotasuna landuz ikuskizun ederraz gozatzeko aukera izan dute ikasleek.

LH5_bertso_musikatuak
Irudia
bertsoak_2
Irudia
bertsoak

 

 

Azken albisteak

2024-05-03
Maiatzaren 12an ospatuko da Herri Urrats, Senperen, eta bertara joateko autobusa antolatu dugu elkarlanean Elgoibar Ikastolak eta Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak. Izena emateko: Elgoibar Ikastolan, Elgoibarko Izarran edo on-line, maiatzaren 7a baino lehen. https://labur.eus/HerriUrratseraElgoibartik
2024-05-03
Aurreko astean LH3 ko ikasleak Lingolang proiektuan parte hartu zuten. Proiektu honen helburua gure herrietako hizkuntza aniztasuna erakustea da, euskaraz gain, beste hainbat hizkuntza hitz egiten baitira gure ikastola, kale eta auzoetan. Honez gain, jatorri desberdineko gelako guraso batzuek beraien kulturaren nondik norakoak ikasleekin partekatu zituzten.
2024-05-03
Irakurzaletasuna sustatzeko Galtzagorriren irakasleentzako lantegiak egitasmoaren baitan, Mireia Delgado izan dugu astean ikastolan, DBHko irakasleekin hartuemanean. Proiektu honen helburua gure ikasleengan euskaraz irakurtzeko zaletasuna sustatzea izanik, gida interesgarria erakusteaz bat irakurketa desberdinak egiteko moduak partekatu zizkigun Mireiak. Hainbat izenburu aurkeztu zizkigun, gehienak argitaratu berriak eta genero desberdinetakoak, nazioarteko hitzik gabeko ale bat tartean. Esperientzia polita bizi genuena!
2024-04-29
Morkaikok Ikastolako eta Herri Eskolako gurasoekin batera antolaturiko mendi irteeren ikasturteko azken txangoa izan zen igandean. Apirileko mendi irteera hori Euskal Mendi Federazioak antolatu duen “100 urte 100 mendi” jardueraren barruan burutu da. Ekimena osatzeko Elgoibartarrok Erlo mendia igo genuen.