Autobus bat bezala funtzionatzen duen oinezko garraio kolektibo bat da. Ikasleak Ikastolara kotxez joan beharrean, guztiak elkarrekin eta lagun artean oinez joatea bultzatu nahi da.
HH03tik hasi eta LH4. mailara arteko haurrei zuzenduta dago (HH03koek laguntzaile bat behar dute).
Hasieran, zerbitzuan haur zein bolondres askok parte hartu bazuten ere, azken urteetan beherakada nabarmena egon da. Hori dela eta, Guraso Kontseiluak proiektuaren inguruan hausnarketa bat egin ondoren, berriro ere Oin Alairi indarra eman nahian gabiltza. ANIMATU ZAITEZTE!
Apuntatzea nahi izanez gero, izen-emate orria bete eta ikastolara ekarri edo bestela, bulegoan bertan ziena eman.
