Ikastolak opor bezperen garaian ohikotasunetik ateratzen diren ekitaldiak bizi ditu egunotan. Euskararen eguna ospatu berri dug, eta, datozen egunetan, besteak beste DBHko jaialdia eta abenduak 23an Olentzero eta Mari Domingiren etorrerak biziko ditugu ikastolan. Horretaz gain LHko zikloan Hezkidetza tailerrak izango dituzte Urtxintxa aisialdi taldearen eskutik .

DBHk jaialdia ospatuko du Herriko Antzokian
Urteroko ohiturari jarraipena emanez, Herriko Antzokian biltzerik izan ez dugun pandemia urteak igaro ostean berriz ere elkartuko gara, abenduaren 23an, DBHko jaialdia ospatzeko asmoz.
Bi saiotan banatuta, arratsaldeko 5etan DBH 1-2 mailetako gurasoei eskeinia izango da jaialdia, eta arratsaldeko 7etatik aurrera DBHko 3-4 mailetako gurasoentzat.
Olentzero eta Mari Domingi
Abenduaren 23an, berriz, Olentzero eta Mari Domingi gonbidatuko ditugu ikastolara txikienen eta ez hain txikienen gozamenerako. Ongi etorria eta harrera egiteaz gain, abesti saio batekin agurtuko ditugu, ondoren gelaz gela pasako direlarik opariak banatzera.
Urtero bezala, egun horretan zuen seme alabak baserritarrez jantzita etortzea eskertuko genizueke.

Gorputz aniztasunaren lanketa
"Gorputzen puzzlea" liburuxka oinarri hartuta, aniztasunarekin lotutako tailerra burutuko dugu LH 2. mailako haurrekin. Bizipenez eta sormenez beterik egongo da, haurrekin lanketa baliagarria eta dibertigarria egiteko. Era honetan, esanguratsuak gerta dakizkiekeen gaitasunak garatzeko bideak irekitzen ditugu gure haurrengan, metodologia gozagarriak baliatuz. Bizkaiko Urtxintxa Aisialdi eskolako profesionalen laguntza izango dugu tailerra bideratzen.