Irudia
Pilota eguna ospatuko dugu martxoaren 4an
Elgoibar Ikastolak antolatzen dugun Pilota Eguna ospatuko dugu martxoaren 4an, larunbatean. Ikastolako 6 eta 13 urte bitarteko neska-mutilek parte hartuko dute pandemiaren aurretik urtero ikastetxean antolatzen genuen pilota txapelketa berreskuratuz.
LXXIII. Pilota Eguneko finalera sailkatu diren bikoteek Kalegoen plazako frontoian jokatuko dituzte finalak (euria egingo balu, ikastolan), martxoaren 4an, 10:30etik aurrera. Guztira hamalau partida jokatuko dituzte, 12 tantotara.
Hona hemen Pilota Egunean parte hartuko duten pilotarien izenak.