Pasar al contenido principal

Baratze hezitzailea

Gure ikasleek lurra zaindu eta fruituak lortzeko aukera izatea nahi dugu. Asmo horrekin sortu da baratzea, diziplina anitzeko hezkuntza-baliabide integratzaile gisa, ingurunearen zein pertsonen osasuna lantzen lagunduko duena.

Eskola-baratzea aurrez sortuta dugun jolas eremu naturalaren hedapena da, ikasleekin kontzientzia ekologikoa pizteko eta lantzeko aukera ematen duena.

Barazkien, landareen, sendabelarren eta fruituen hazkuntza bertatik bertara ikusteko aukera paregabea da, eta aukera ematen die ikasleei giro natural bat baloratzeko, non ikasi eta sustatu daitezkeen haurraren garapenerako funtsezkoak diren bizikidetzako, erantzukizuneko eta lankidetzako hainbat jarrera.

Barrutian altura ezberdinetako zenbait soro jartzea aurreikusten dugu adin askotariko ikasleek parte hartu dezaten. Baita hesituta ditugun lau sabai-leihoen inguruan jangelan erabili genitzakeen belar-usainak jardineratan landatzea ere. Horretaz gain, ondoan belardi aldapatsu bat izanik, intsektu-hotela sortu dugu, gure inguruan ditugun zomorroak ikusi, aztertu, horien bizitzari buruz gehiago jakin eta guri eskaintzen digutena ezagutu ahal izateko. Gainera, ur-putzu txiki bat gehitu diogu baratzeari, uretako landareak eta zapaburuak bertan izango dituena, bizitzaren zikloa eta metamorfosia aztertzeko parada eskainiz.

Ezagutza horiez gain, ondo dakigu baratzea zeharkako ikaskuntzako baliabide handi bilaka daitekeela. Besteak beste, gure asmoa da eskola-baratzeak ezagutza-arlo desberdinak integratzen laguntzea, eta zeharkako eta diziplinarteko ardatz gisa funtzionatzea hezkuntzaren etapa guztietan. 

Haurrei eta are adin guztietako gizakiei ingurune naturalarekin modu bakarrean esperimentatzeko eta elkarreragiteko aukera sortzen du.

Ikasleengan lankidetza, pazientzia, iraunkortasuna eta erantzukizuna sustatzen ditu. 

Hazkuntzako erremintak eta tresnak maneiatuz, mugimen-trebetasunak garatzen ditu.

Ingurumena zaintzeko eta arduratzeko ohiturak garatzeko tresna motibatzailea da.

Fruta eta elikagaien nutrizio-balioa ezagutzeko aukera ematen du, eta, aldi berean, elikadura orekatua eta osasungarria errazten du.

Matematika irakasten lagun dezake, honako kontzeptu hauek kontuan hartuta: kantitateak, forma geometrikoak, azalerak, distantzia, denbora, progresioak, besteak beste.

Familiek eskolan zuzenean parte hartzea sustatzea ere eragin dezake. Adibidez, senide batek lorezaintzan eta laborantzan duen esperientzia aurkeztuz, esaterako.

Hondakin organikoen erabilgarritasunaz jabetzeko aukera ematen du, baita hondakin horiek ongarria egiteko nola balia daitezkeen jakiteko ere. 

Azkenik, gela barruko jardunetik at, naturarekin kontaktuan, jarduera fisiko eta emozionalez betetako espazio libre batean.