Urtero bezala, SEASKA ikastolen federazioak 2027ko egutegiak argitaratu ditu, Lapurdi, Nafarroa Behereko eta Zuberoako ikastolei laguntzeko. Aurtengo egutegien orriak Senpereko Zaldubi eta Kattalin Elizalde ikastoletako ikasleen marrazkiz apainduta daude.
1976an hasi zuen ibilbidea Pedro Miguel Urruzuno Haurtzaindegiak, haur txikien zaintza eta euskarazko hezkuntza uztartzeko helburuarekin. Berrogeita hamar urte hauetan, belaunaldiz belaunaldi, haur, familia eta hezitzaileen arteko konfiantza eraikitzen jarraitu dugu, haurrak erdigunean, familiak bidelagun eta euskara etxe.
Ikastolako Eskolaz Kanpoko jardueren artean, Adierazpen Plastikoan, naturak eskaintzen dizkigun elementuak arte-lan eder bihurtu dituzte gure ikasleek.
Aurten, Kilometroak Lazkaon ospatu da, eta gure DBH 4. mailako ikasle talde batek Erronkan parte hartu du. Hasieratik amaierara, gure ikasleek parte-hartze aktiboa, jarrera bikaina eta inplikazio handia erakutsi dituzte.
Urriaren 1ean, Elgoibar Ikastolak bat egin du "Gure haurrak ere badira" ekimenarekin eta "Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin" mobilizazioarekin. LH eta DBHko ikasleak Erdiko Aretoan elkartu gara eta minutu bateko isilunea egin dugu, Palestinan bizi den egoeraren aurrean elkartasuna adierazteko.
Iaz Elgoibarren bizi izan genuen Kilometroak, eta aurten Lazkaok hartu du lekukoa. Urriaren 4an, berriz ere euskararen eta ikastolen inguruan elkartzeko eta egun eder bat elkarrekin bizitzeko aukera izango dugu. Elgoibartik Lazkaorako joan-etorria errazteko, Elgoibar Ikastolatik autobusa antolatuko dugu.