Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.
Eskatzen diren baldintzak:
- Bigarren Hezkuntzako Masterra.
- Euskaran C1 maila.
Hezkuntza berritzailea, euskararen sustapena eta komunitatearen indarra ardatz dituen proiektu batean lan egin nahi baduzu, bidali zure CVa.
CVak jasotzeko azken eguna: uztailaren 8a.
Informazio gehiago eta izen-ematea:
https://elgoibarikastola.eus/eu/lan-poltsa