DBH 4. mailako gure ikasleak Bergarako Laboratoriumean izan ziren pasa den astean.
Transgenikoak: zer dira, nola sortzen dira eta zertarako balio duten
Tailerrean giza zelula transgenikoak sortu dituzte, zehazki proteina batekin batera medusaren GFP proteina fluoreszentea adierazten dutenak Horretarako, ingeniaritza genetikoko oinarrizko teknika bat ikasiz: DNA errekonbitantearen teknika.
Genetikaren oinarrizko kontzeptuak
DNA, RNA, Genea, Proteina... zer diren gogoratu eta horiekin aritzeko aukera izan dute.
Genetikaren bilakaera
Genetika, herentzia biologikoa aztertzen duen zientzia izanik, ezaugarri biologikoak belaunaldiz belaunaldi nola trasmititzen diren, eta prozesu horretan ze molekulak parte hartzen duten ikasteko aukera dute ikasleek.
Genetikaren aplikazio ugariak
Industrian, nekazaritzako elikagaietan, osasun arloan....
Proiektuaren nondik norakoak
Museora iritsi aurretik, gelan aztertu behar izan dituzte hainbat kontzeptu eta prozedura.
DNA errekonbitantea bakterioetan sartzea txoke termiko bidez
Irudietan agertzen zaigun teknika da, zeluletan sartu aurretik DNA errekonbitantearen miloika kopia ateratzeko prozedura.
Bakterioen hazkuntza agarrezko plaketan
Agarrezko plaketan ereitea txoke termikoan bizirik mantendu diren bakterioak.
Unitate amaierako lana
Ikasleek Laboratoriumen egiten dutena bete-betean unitatean landutako gaiak dira, Biologiako arloaren ezagutzak aplikatzeko hitzordu garrantzitsua bihurtu delarik guztiontzat.