Irudia
Deba ibaiaren iturburura mendi irteera: Abenduak 14
Abenduaren 14rako, Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean, mendi irteera berri bat proposatzen dizuegu: Gatzagatik Hiruerreketara, Deba ibaiaren iturburura.
Autoz Gatzagaraino joango gara eta handik ibilbide zirkularra egingo dugu. Gatzaren Museo ondotik pasa eta Arlaban gainera igoko gara pago eta gaztainondo artean. Ez da ibilbide zaila, eta udazkeneko koloreez gozatzeko aukera paregabea izango da.
- Luzera: +/- 8,5 kilometro
- Desnibela: +/- 275 metro
- Irteera: 09:30ean, Mintxetako aparkalekuan
Irteera nagusiei zein gaztetxoei zuzenduta dago, baina umeek guraso edo arduradun batekin etorri behar dute nahitaez.
Izen-ematea: Morkaikon ez da izenik eman behar, baina haurrek ikastolan edo eskolan eman beharko dute izena, ohi bezala.
* Eguraldiaren arabera irteerak aldaketak izan ditzake. ⛰️🥾