Pasar al contenido principal

Eguzki-plakak ikastolako teilatuan

Gure ikastolan ingurua zaintzeko joera eta nahia presente izan ditugu hasieratik. Agenda 21 proiektuaren lehen edizioan hartu genuen parte, eta garai hartan lortu genuen “Eskola Jasangarria” ziurtagiria beste 24 ikastetxerekin batera, gaurdaino mantendu duguna.

Garapen Jasangarriaren Helburuetan, zazpigarren puntuak energia irisgarria eta ez kutsagarriak aipatzen ditu. Guztiok dakigun bezala, GJH-ek ez digute esaten zer egin behar dugun, baizik eta testuinguru bat definitzen digute gure helburuak eta ekintzak hobetzen laguntzeko.
Eta testuinguru horretan kokatzen dugu Ikastolak energia berriztagarrien inguruan egindako azken apostua: plaka fotovoltaikoak ezartzea.
Eguzki-plakak

Plaka_fotovoltaikoa
Plaka fotovoltaikoa ikastolako teilatuan

 

Kutsadura murrizten eta gure bizi-kalitatea modu jasangarrian hobetzen saiatu behar dugu beti. Eta kutsadura hori murrizteko modu zoragarri bat ikastolan eguzki-plakak jartzea da zalantzarik gabe. Halaxe ulertu du ikastolak eta baita horren aldeko apustua egin ere.

Izan ere, gurea bezalako tamaina handiko eraikinetan, kontsumo elektrikoa oso handia izanik, eguzki-plakak jartzeak energia propioa modu garbian sortzea eta energia konbentzionalen ingurumen-kutsadura murriztea baitakar.

Urte asko dira ingurumena zaintzeko irtenbide eraginkor eta iraunkorrak garatzen ari direla. Eta irtenbide horiek, batez ere, eguzki-energiatik elektrizitatea ekoiztea dute oinarri.

Ikastolako eraikinean eguzki-plakak jartzean, eguzki-energiaren abantaila asko lortzen ditugu:

  • Energia garbia, errespetuzkoa eta jasangarria da ingurumenarekiko.
  • Energia elektrikoaren hornidura propioa izatea, kanpoko saretik zenbateko mendekotasuna izaten jarraitzen dugun ohartarazteko aukera polita eskainiz. 

 

Monitorizazioa

Eguzki-plaken bidez ikastolak sortzen duen energia zenbatekoa den ikusteko aukera emango digu Erdiko Aretoan ezarritako monitorizazio-sistemak. Bertan, eguzki-egunen arabera aldakorrak izango diren energia kopuruak ikusteko eta aztertzeko aukera izango dute ikasleek.

 

Sortutako_energia
Eguzki-plakek azaroan sortutako energia




Era berean, ikastolak duen energia-kontsumo errealaz jabetzeko modu bat izango da, horietako zenbat gure ekoizpen sistemarekin horni daitekeen eta oraindik ere kanpoko saretik zenbat behar izango dugun erakusten dituzten datuak era grafikoan adieraziz.

 

Zenbatsarekoa_zenbatsortua
Eguzki-plakekin sortutako eta saretik hartutako energia mailak, konparaketan 

 

Zalantzarik gabe energiaz eta bere kontsumoaz hausnartzeko aukera paregabea izango dugu.  

Últimas noticias

Irudia
Para el próximo 25 de octubre, os proponemos una salida de montaña organizada por Morkaiko en colaboración con las familias de Herri Eskola y la Ikastola: Zumaia-Zarautz.
Irudia
¡El alumnado de 3.º de ESO ha estado practicando escalada durante tres días en el polideportivo Olaizaga! Esta experiencia les ha permitido afrontar nuevos retos, reforzar la confianza en sí mismos y fomentar el trabajo en equipo, disfrutando de cada momento.
Irudia
Dentro de las actividades extraescolares de la ikastola, en la actividad de Expresión Plástica, nuestro alumnado ha transformado elementos que nos ofrece la naturaleza en auténticas obras de arte.
Irudia
Este año, Kilometroak se ha celebrado en Lazkao, y un grupo de alumnos y alumnas de 4.º de ESO de nuestra Ikastola ha participado en Erronka. De principio a fin, nuestros alumnos y alumnas han demostrado una participación activa, una actitud excelente y un gran compromiso.