Skip to main content

Eguzki-plakak ikastolako teilatuan

Gure ikastolan ingurua zaintzeko joera eta nahia presente izan ditugu hasieratik. Agenda 21 proiektuaren lehen edizioan hartu genuen parte, eta garai hartan lortu genuen “Eskola Jasangarria” ziurtagiria beste 24 ikastetxerekin batera, gaurdaino mantendu duguna.

Garapen Jasangarriaren Helburuetan, zazpigarren puntuak energia irisgarria eta ez kutsagarriak aipatzen ditu. Guztiok dakigun bezala, GJH-ek ez digute esaten zer egin behar dugun, baizik eta testuinguru bat definitzen digute gure helburuak eta ekintzak hobetzen laguntzeko.
Eta testuinguru horretan kokatzen dugu Ikastolak energia berriztagarrien inguruan egindako azken apostua: plaka fotovoltaikoak ezartzea.
Eguzki-plakak

Plaka_fotovoltaikoa
Plaka fotovoltaikoa ikastolako teilatuan

 

Kutsadura murrizten eta gure bizi-kalitatea modu jasangarrian hobetzen saiatu behar dugu beti. Eta kutsadura hori murrizteko modu zoragarri bat ikastolan eguzki-plakak jartzea da zalantzarik gabe. Halaxe ulertu du ikastolak eta baita horren aldeko apustua egin ere.

Izan ere, gurea bezalako tamaina handiko eraikinetan, kontsumo elektrikoa oso handia izanik, eguzki-plakak jartzeak energia propioa modu garbian sortzea eta energia konbentzionalen ingurumen-kutsadura murriztea baitakar.

Urte asko dira ingurumena zaintzeko irtenbide eraginkor eta iraunkorrak garatzen ari direla. Eta irtenbide horiek, batez ere, eguzki-energiatik elektrizitatea ekoiztea dute oinarri.

Ikastolako eraikinean eguzki-plakak jartzean, eguzki-energiaren abantaila asko lortzen ditugu:

  • Energia garbia, errespetuzkoa eta jasangarria da ingurumenarekiko.
  • Energia elektrikoaren hornidura propioa izatea, kanpoko saretik zenbateko mendekotasuna izaten jarraitzen dugun ohartarazteko aukera polita eskainiz. 

 

Monitorizazioa

Eguzki-plaken bidez ikastolak sortzen duen energia zenbatekoa den ikusteko aukera emango digu Erdiko Aretoan ezarritako monitorizazio-sistemak. Bertan, eguzki-egunen arabera aldakorrak izango diren energia kopuruak ikusteko eta aztertzeko aukera izango dute ikasleek.

 

Sortutako_energia
Eguzki-plakek azaroan sortutako energia




Era berean, ikastolak duen energia-kontsumo errealaz jabetzeko modu bat izango da, horietako zenbat gure ekoizpen sistemarekin horni daitekeen eta oraindik ere kanpoko saretik zenbat behar izango dugun erakusten dituzten datuak era grafikoan adieraziz.

 

Zenbatsarekoa_zenbatsortua
Eguzki-plakekin sortutako eta saretik hartutako energia mailak, konparaketan 

 

Zalantzarik gabe energiaz eta bere kontsumoaz hausnartzeko aukera paregabea izango dugu.  

Azken albisteak

Irudia
Gure ikastolak bat egiten du 50 jai 50 tontor ekimenarekin! Ikastolako langileek, ikasleek eta familiek Hirukurutzetara igotzen dute, giro paregabean eta komunitatearen indarra ospatuz.
Irudia
Felix Etxeberria “Parapan” Elgoibar Ikastolako sortzaile eta sustatzaileetako bat izan zen, euskaltzale sutsua eta ikastolaren proiektuarekin erabat konprometitutako pertsona. Bere bizitzan zehar erakutsitako atxikimendu horren adierazgarri, bere ondarearen zati bat, Muskurutxun kokatutako lursail bat, ikastolari dohaintzan utzi zion.
Irudia
Gaur goizean suaren simulakroa egin dugu gure ikastolan, larrialdi egoera baten aurrean nola jokatu praktikatzeko eta ikastola modu seguru eta koordinatuan husteko prozedurak berrikusteko helburuarekin.
Irudia
Azken egunotan esperientzia oso aberasgarria bizi izan dugu Ikastolan, Atxutxiamaika-ren eskutik. Hizkuntzen aniztasuna, kultura ezberdinak eta munduko txoko askotako bizipenak gertutik ezagutzeko aukera izan dugu, elkarrengandik ikasiz eta partekatuz.