Pasar al contenido principal

AUBIXA 25-26

Irudia

Aurten ere Aubixako egonaldirako lau txanda antolatuko dira:

1. Txanda: ekainak 22 (astelehena) goizean hasi, eta ekainak 24 (asteazkena) eguardira arte.

2. Txanda: ekainak 24 (asteazkena) eguardian hasi, eta ekainak 26 (ostirala) arratsaldera arte.

3. Txanda: ekainak 29  (astelehena) goizean hasi, eta uztailak 1 (asteazkena) eguardira arte.

4. Txanda: uztailak 1 (asteazkena) eguardian hasi, eta uztailak 3 (ostirala) arratsaldera arte.

Aubixako egonaldiarekin haur bakoitzaren autonomian aurrera egitea eta euskararen ahozkotasuna indartzea lortu nahi da.

Txanda bakoitzean gehienez 40 ikaslek joateko aukera izango dute. Irizpide hauek kontuan izanik antolatuko dira txandak: 

• Hasiera batean txanda bakoitza maila bakoitzeko ikasleentzat zuzendua egongo da, beti ere, 160ko kopurua gainditzen ez bada eta maila bakoitzean 40ko kopurua gainditzen ez bada. 

• Mailaren batek 40ko kopurua gainditzen duenean: 

     o Ahalik eta ikasle gehien joateko asmoz, taldeak nahastatu egingo lirateke. 

• 160ko kopurua gaindituko balitz:

     o Lehentasuna gazteenek izango dute, nagusiek beste entitate batzuk antolatutako udalekuak baitituzte.

     o Nagusienen artean, izena eman dutenekin zozketa egingo litzateke. Zozketa hau, maila horretako guraso arduradunek egin beharko lukete. 

Egonaldiaren gorabeherak partekatzeko otsailaren 24ean bilera informatibo bat egongo da eta izena emateko galdetegia otsailaren 25ean zabalduko zaizue. Interesatuok galdeketa orria martxoaren 13rako bete beharko duzue. Epez kanpo izen eman nahi duenak ez du aukerarik izango. Prezioa 104 € izango da, %50a hurrengo hileko fakturazioan kobratuko da aurrerapen gisa eta behin izena ematean kobratutako lehenengo kantitate hau ez da itzuliko. 

Últimas noticias

Irudia
Los más pequeños de la ikastola han interiorizado el día a día del aula, y la semana pasada se pusieron a explorar nuevos espacios exteriores. 
Irudia
Ayer, víspera de Santa Águeda, unimos vocesNos juntamos en la entrada de la ikastola y desde allí abrimos nuestro canto a calles y barrios.La tradición viva, todos juntos
Irudia
En estos momentos en los que se dan los primeros pasos en la vida, el entorno, el lenguaje y las relaciones dejan una huella eterna en el corazón.
Irudia
Estreno del documental de Elgoibar Ikastola: memoria, comunidad y futuro unidos