Skip to main content

AUBIXA 25-26

Irudia

Aurten ere Aubixako egonaldirako lau txanda antolatuko dira:

1. Txanda: ekainak 22 (astelehena) goizean hasi, eta ekainak 24 (asteazkena) eguardira arte.

2. Txanda: ekainak 24 (asteazkena) eguardian hasi, eta ekainak 26 (ostirala) arratsaldera arte.

3. Txanda: ekainak 29  (astelehena) goizean hasi, eta uztailak 1 (asteazkena) eguardira arte.

4. Txanda: uztailak 1 (asteazkena) eguardian hasi, eta uztailak 3 (ostirala) arratsaldera arte.

Aubixako egonaldiarekin haur bakoitzaren autonomian aurrera egitea eta euskararen ahozkotasuna indartzea lortu nahi da.

Txanda bakoitzean gehienez 40 ikaslek joateko aukera izango dute. Irizpide hauek kontuan izanik antolatuko dira txandak: 

• Hasiera batean txanda bakoitza maila bakoitzeko ikasleentzat zuzendua egongo da, beti ere, 160ko kopurua gainditzen ez bada eta maila bakoitzean 40ko kopurua gainditzen ez bada. 

• Mailaren batek 40ko kopurua gainditzen duenean: 

     o Ahalik eta ikasle gehien joateko asmoz, taldeak nahastatu egingo lirateke. 

• 160ko kopurua gaindituko balitz:

     o Lehentasuna gazteenek izango dute, nagusiek beste entitate batzuk antolatutako udalekuak baitituzte.

     o Nagusienen artean, izena eman dutenekin zozketa egingo litzateke. Zozketa hau, maila horretako guraso arduradunek egin beharko lukete.

Interesatuok galdeketa orria martxoaren 13rako bete beharko duzue. Epez kanpo izen eman nahi duenak ez du aukerarik izango. Prezioa 104 € izango da, %50a hurrengo hileko fakturazioan kobratuko da aurrerapen gisa eta behin izena ematean kobratutako lehenengo kantitate hau ez da itzuliko. 

 

Azken albisteak

Irudia
Urriaren 1ean, Elgoibar Ikastolak bat egin du "Gure haurrak ere badira" ekimenarekin eta "Euskal Herriko hezkuntza Palestinarekin" mobilizazioarekin. LH eta DBHko ikasleak Erdiko Aretoan elkartu gara eta minutu bateko isilunea egin dugu, Palestinan bizi den egoeraren aurrean elkartasuna adierazteko.
Irudia
Eusko Jaurlaritzak 2026-2027 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdia zabaldu du. Laguntzak, besteak beste, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei zuzenduta daude.
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHko bi ordezkapen egiteko irakasleak behar ditugu. Pertsona konprometitu, dinamiko eta talde-lanerako gaitasuna duen profesionala bilatzen dugu, ikasleen garapen akademiko zein pertsonalean ekarpena egingo duena.
Irudia
Azpeitiko Ikastolak saldutako Tanta txartelak irabazi du aurtengo zozketa. Euskal Herriko Ikastolen aldeko Tanta zozketaren zenbaki saritua 69.834 izan da, eta txartelaren jabea azaldu da jada.