Pertsona era integral eta harmonizatuan garatzea da etapa honetan helburua, arlo intelektual, afektibo eta sozialak kontuan hartuz modu egokian gizartera daitezen.
Ikaslearen inguru hurbiletik abiatzen gara. Berarentzat esanguratsuak diren gaiak jorratzen dira modu esperimentalean. Horien bitartez lan egiteko ohiturak, trebetasunak, adimen emozionala eta euskararen kontzientzia lantzen ditugu.
Informazioa eta komunikazio teknologia berriak (Snappet, EKI-LH, pentsaera konputazionala eta robotika) eta material didaktiko propioa erabiltzen ditugu. Euskal Herritik mundura zabaltzen den ikuspegia eskaintzen dugu.
Euskara, heziketa prozesuan transmisio hizkuntza izanik, ardatza dugu eleaniztasuna helburu dela eta ahozko, idatzizko eta bitarteko digitalak erabiliz modu eraginkorrean komunika daitezen. Horretaz gain, gaztelania eta ingelesa ere lantzen ditugu, Haur Hezkuntzan hasitakoari jarraipena emanez.