Skip to main content

Ikastolaren oinarriak

Elgoibar Ikastola, 0-16 urte bitarteko Elgoibartar eta inguruko herritarrei zuzenduriko hezkuntza euskalduna eskaintzen duen ikastetxea da.

Ikastola

Herri ekimenetik sortua izanik, bertan duen presentziari esker, Elgoibarren euskara eta euskal kulturaren zabalkundean konpromisoa du.

Administrazioak herri-onurako izaera adierazi dio.

Hezkuntzan eta bizikidetzan Euskara irakas-hizkuntza izanik, eleaniztasunean hezten ditu ikasleak.

Hezkuntza bere osotasunean ulertzen du, integrala, ezagutzak eta baloreak landuaz.

Guraso zein gizartearen beharretara zuzentzen zaizkion zerbitzuekin osatzen du bere hezkuntza proiektua.

Kooperatiba integral izaera du, non profesionalen, gurasoen eta ikasleen partaidetza eta elkarlana bermatzen eta sustatzen den.