Skip to main content

Ikastolaren historia

1962

Elgoibar Ikastolak 1962. urtean hasi zuen bere ibilbidea. Herriko euskaldun eta euskaltzaleen ekimena izan zen eta Euskara bultzatzeko hainbat saio eta ekintzen ondorengo pausu gisara eratu zen. 

Baimenik ezak arazo legal ugari sortzen zituen eta horiek ekidin nahian Elizaren babesa izan zuen eta “Escuela Parroquial San Bartolomé” izenarekin jardun zuen lehen urteetan.

1976

Ikastolak gaur duen eraikinean jaso zituen 6 urteko ikasleetatik gorakoen gelak.

1993

urtean irakasleen partaidetzarekin eta gurasoen ordezkariekiko kontsultak ere kontuan hartuz, Ikastolaren Hezkuntza-Proiektua onartzen da. Urte berean, maiatzaren 24an, Euskal  Eskola Publikoaren legearen aurrean, sare publikoan ez integratzea erabaki zen.

2001

abenduaren 12tik aurrera, gaur egun duen Elgoibar Ikastola izena hartzen du.

2002

urtetik aurrera egun dugun egoitzan biltzen dira ziklo eta etapa guztiak.

2012

urtean Ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko ekitaldiak burutzen dira eta matrikulazioak izandako hazkundeari erantzuteko goiko kirol-eta jolas-gunean gela berriak atera dira eta eraikina handitu zen.