Eman tokia entzun ez diren ahotsei, isilarazi dituzten istorioei eta ukatu zaizkien ametsei; eman tokia kaleetan, lantokietan, etxeetan eta erabakietan. Ez da lekua kentzea, ez da inor ordezkatzea; justizia egitea da. Berdintasuna ez da oparia, eskubidea baizik. Gaur, martxoak 8, ez dugu soilik aldarrikatzen; gaur, lekua egiten dugu, guretzat, zuretzat, denontzat. Eman tokia berdintasunari.
Ikastolako Berriak
Irudia
Martxoaren 18ra arte Nafarroa hegoalde eta erdialdeko oliba-olio birjina estra, ardoak, kontserbak, arroza, pasta, lekaleak eta fruitu lehorrak dituzu aukeran euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan.
Irudia
Badatorrela uda! Eta udarakin batera, lagun berriak, gozamena, emozioak, bizipen ahaztezinak... hamaika abentura eta esperientzia zoragarri! Zatoz Zirimolarekin batera euskarazko aisialdi hezitzaileaz gozatzera!
Irudia
DBH 3. mailan martxan jarri dugun Proiektu komunitarioa arloan, ikasleak mugikorraren erabilerari buruz hausnartzen ari dira azken asteotan. Teknologiak gure egunerokoan duen eraginaz jabetu, ohiturak aztertu eta erabilera arduratsuago baterako bideak bilatzea dute helburu.
Irudia
Azken egunotan, DBHko ikasle guztiek parte hartu dute emozioen kudeaketa, teknologien eta sare sozialen erabilera arduratsua, eta adikzioen prebentzioa lantzeko saioetan.
Irudia
Goizeko behe-lainoa garbitzen hasi ahala iritsi zen taldea Markina-Xemein ingurura. Eguraldiak itxura ona hartu zuen, eta giro ezin hobean ekin zioten egunari.
Irudia
Otsailean, gure txikienek arearekin esperimentatzeko aukera paregabea izan dute. Jolasaren bidez ikasi, deskubritu eta sortzeko espazio aberasgarria bihurtu da saioa.
Irudia
Elgoibar Ikastolan DBHn Gaztelania irakaslea behar dugu, gure hezkuntza proiektuan parte hartzeko eta ikasleen bidelagun izateko.
Pagination
- 1 orria
- Next page