Hezkuntza Orientazioa gure ikaslegoaren hezkuntza integrala (akademikoa, profesionala eta pertsonala) deritzona lortzeko darabilgun bitartekoa da. Orientazio Departamentuko kideek etapa desberdinetako ikasleekin, familiekin, irakasleekin, zuzendaritza taldearekin, kanpoko profesionalekin, nahiz herri elkarte eta zerbitzuekin elkarlanean ari dira.
Bere zeregin nagusienetakoa aniztasunari erantzutea da. Hau da, ikasleen behar ezberdinei erantzun ahal izateko egon daitezkeen neurri multzoa aintzat hartu, oinarrizko konpetentziak ahalik eta gehien garatzeko: ikasleen behaketa, familien aholkularitza, banakako zein taldekako esku-hartzeak, berariazko programen jarraipena, aspektu esanguratsu desberdinen neurketa eta balorazioa test desberdinak medio, irakasle ibiltariak lan-eremua tutoreekin batera koordinatzea besteak beste.