DBH 3. mailan martxan jarri dugun Proiektu komunitarioa arloan, ikasleak mugikorraren erabilerari buruz hausnartzen ari dira azken asteotan. Teknologiak gure egunerokoan duen eraginaz jabetu, ohiturak aztertu eta erabilera arduratsuago baterako bideak bilatzea dute helburu.
Ikasturte honetan ere Aubixako Egonaldia antolatuko dugu, Aubixan kokatutako aterpetxean. LH 1etik 4ra bitarteko ikasleei zuzendutako egonaldia izango da, eta guztira lau txanda eskainiko dira. Helburu nagusiak haur bakoitzaren autonomia sustatzea eta euskararen ahozko erabilera indartzea dira, eguneroko bizipen eta jardueren bidez, giro euskaldun eta aberasgarri batean.
Badatorrela uda! Eta udarakin batera, lagun berriak, gozamena, emozioak, bizipen ahaztezinak... hamaika abentura eta esperientzia zoragarri! Zatoz Zirimolarekin batera euskarazko aisialdi hezitzaileaz gozatzera!
Azken egunotan, DBHko ikasle guztiek parte hartu dute emozioen kudeaketa, teknologien eta sare sozialen erabilera arduratsua, eta adikzioen prebentzioa lantzeko saioetan.
Goizeko behe-lainoa garbitzen hasi ahala iritsi zen taldea Markina-Xemein ingurura. Eguraldiak itxura ona hartu zuen, eta giro ezin hobean ekin zioten egunari.
Otsailean, gure txikienek arearekin esperimentatzeko aukera paregabea izan dute. Jolasaren bidez ikasi, deskubritu eta sortzeko espazio aberasgarria bihurtu da saioa.