Gure jangela
2017-18 ikasturtetik aurrera, jangela eraberrituta, bazkari garraiatuaren sistemaren ordez bertan sukaldatua eskaintzen dugu. Hori horrela izateko sukalde berria egin zen eta ordura arte genuen jantokia goitik behera berritu zen.
Guzti horrek eragin nabaria izan du gure eskaintzaren kalitatean. Gaur egun, bertan prestatzeaz gain, bertako produktuetan oinarritutako menua eskaintzearen alde dihardugu lanean.
Jangelako zerbitzuak berari lotutako zaintza zerbitzua du, eta bazkari garaiaren baitan eguerdiko tarte guztia hartzen du.
Gosari zerbitzua
ZAINTZA eta GOSARI zerbitzua eskeintzen ditugu HH02tik LH6 bitarteko haurrentzat, 7:30etatik 8:50tara, familien beharrei erantzun bat emateko helburuarekin.
Bertan, etxean gosaltzen ez duten haurrei, loa luzatu ahal izateko edo denbora faltagatik gosaldu ez dutelako, ikastolan gosaltzeko aukera emango diegu, 7:30etatik 8:30ak bitartean, azken 15 minutuak egiten ari diren hori utzi, gelak txukundu eta bakoitza dagokion gelara joateko erabiliz.
Honetaz gain, 16:20tik 18:00etara zaintza zerbitzuaren aukera ere eskaintzen da, askariaren denborari garrantzia eman eta hau modu lasai batean eginez.
Zaintza zerbitzua
Familien antolaketan laguntzen duen goiz eta arratsaldeko zaintza zerbitzu malgua daukagu. 07:30etatik gelara sartzeko ordura artekoa goizez; arratsaldez, aldiz, gelatik irteten diren ordutik 18:00ak edo 19:30ak arte, taldearen arabera.
Egun berezi eta opor garaietan, bestalde, luzakin zerbitzu zabala eskaintzen du Ikastolak ikasturteko ordutegitik kanpo.