Ikastolaren titularra Pedro Miguel Urruzuno kooperatiba da (hala deitzen da herriko idazlearen omenez).
Beren seme-alaben hezkuntzarako Ikastola aukeratzen duten gurasoak dira kooperatiba-kide bertan lanean ari diren langileekin batera.
Pedro Miguel Urruzuno kooperatiba herri onurako izendatu zuen Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Sailburuak 2002ko abenduaren 2an, 2003ko urtarrilaren 20an argitaratu zen aginduan, Euskadiko interes orokorraren alde egiten duelako.