Skip to main content

Lege Oharra

Legeari dagokion informazioa zure eskura

  1. Webgunearen jabea

    Uztailaren 11ko 34/2002 Legea, Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoen Zerbitzuen legea, kontuan hartuta, jakinarazten dugu ELGOIBAR IKASTOLA, dela elgoibarikastola.eus orrialdearen jabea.

    • IFZ: F20039699
    • Helbidea: Ermuaranbide Kalea, 7, 20870, Elgoibar, Gipuzkoa.
    • Tel: 943 74 44 41
    • Helbide elektronikoa: elgoibar@elgoibarikastola.eus
  2. Webgunea erabiltzeko baldintza orokorrak

    Webgune honetara sartzean Erabiltzaile izaera hartzen duzu, zeinak elgoibarikastola.eus gunean agertzen diren baldintza orokorrak inolako murrizketarik gabe onartzen dituzula esan nahi baitu. Hortaz, erabiltzaileak baldintza orokor hauek irakurri beharko ditu bertara sartu nahi duen bakoitzean eta bertan eskaintzen diren zerbitzuak erabiltzen dituenean, hauek aldaketak jasan baititzakete.

    1. Aplikazio eremu eta xedea

      Erabilera-baldintza orokor hauek elgoibarikastola.eus orrialdean sartzea, gunean zehar nabigatzea eta berori erabiltzea arautzen dute, baita testu, grafiko, marrazki, diseinu, software, argazki, musika, bideo, soinu, datu base, irudi, espresio eta informazioen edukien edota estatuko zein nazioarteko legeek babesten duten jabetza pribatuen erabilerak sortu ditzakeen bestelako erantzukizunak ere.

    2. Sarrera eta erabilera baldintzak

      1. Memento oro, erabiltzaileak web orrialde honen legezko erabilera egin behar du, baldintza orokor hauek eta Interneten onartuak dauden jarduerak kontuan hartuz

      2. Erabiltzaileak bermatu egiten du web orrialdean emandako informazioa legezkoa, erreala, zehaztua, egiazkoa eta gaurkotua dela. Erabiltzailearen erantzukizuna izango da emandako informazioan edonolako aldaketarik izanez gero ELGOIBAR IKASTOLAri berehala jakinaraztea

      3. Erabiltzaileak ez ditu honako hauek egingo: birusak, programak, web orrialde honen sistema eraldatzea helburu duten edonolako makroak edo karakter-sortak sartu; beste erabiltzaileei baliabideen gehiegizko kontsumoaren bidez web orrialdera sarrera oztopatu; publizitate helburua duten datuak bertatik hartu; web orrialdeko edukiak erreproduzitu, kopiatu, banatu, eraldatu eta hirugarren baten eskuetan utzi; web orrialdearen bitartez hirugarren baten jabetza intelektuala, ohore, irudi eta intimitate pertsonalerako eskubideak bortxatu; konpetentzia desleiala eta legez kanpoko publizitatea

        elgoibarikastola.eus -en sartzeak edo horretan nabigatzeak ez dakar, inondik inora ere, berarekin, ELGOIBAR IKASTOLAk Erabiltzailearen alde bere jabetza intelektual edota industrialaren gaineko eskubideak erabiltzeari uko egingo dionik, ezta horiek transmititzeko edota erabiltzeko lizentzia oso edo partzialik emango duenik ere.

        Horregatik Erabiltzaileak onartu egiten du elgoibarikastola.eus -eko edukien erreprodukzio, kopia, banatze, komertzializazio, eraldatze, berrerabilera, komunikazio publiko eta orokorra, edo bestelako erabilera, edozein prozeduraren bitartez, ELGOIBAR IKASTOLAren berariazko eta idatzizko baimenik gabe, egitea jabetza intelektual eta industrialaren eskubideen arau-haustea dela.

      4. Erantzukizun eta berme erregimena

  3. Jabetza intelektual eta industrialerako eskubidea

    ELGOIBAR IKASTOLA elgoibarikastola.eus-en aurki daitezkeen elementu guztien jabetza intelektual eta industrialerako eskubidearen jabe da, baita marka, izen komertzial edo ikur bereizgarriena. Bereziki, eta inongo mugarik gabe, egile eskubideez babestuta daude diseinu grafikoa, iturri kodea, logoak, testuak, grafikoak, ilustrazioak, argazkiak, soinuak eta web orriak dituen beste edukiak.

  4. Erantzukizun eta berme erregimena

    1. ELGOIBAR IKASTOLAk hartu beharreko neurri tekniko zein antolatzaileak hartu ditu, bere baliabideen eta teknologiaren egungo egoera medio, web orrialdearen erabilera egokia eman dadin, baita birus eta osagai kaltegarriak sartzea oztopatzeko ere. Hala ere ezin da (a) elgoibarikastola.eus-en eduki eta zerbitzuen jarraipen eta erabilgarritasunaz; (b) edukietan akatsik ez izateaz ezta beraien zuzenketaz; (c) elgoibarikastola.eus-en birus eta beste osagai kaltegarririk ez izateaz; (d) segurtasun neurrien menderaezintasunaz; (e) elgoibarikastola.eus-en edozein pertsonak sor ditzakeen galeren erantzule egin.

    2. Erabiltzailea izango da hirugarren pertsonen aurrean, bidalitako informazioaren edo bere izenean elgoibarikastola.eus-era bidalia izan denaren erantzule, baita web orriaren edukien eta zerbitzuen legez kanpoko erabilerarena.

    3. ELGOIBAR IKASTOLAk eskubidea izango du aurre abisurik gabe eta denboraldi baterako elgoibarikastola.eus web orrialderako sarbidea bertan behera uzteko, mantentze, konponketa, eguneratze eta hobekuntzarako. Egoerak posible egiten duenean, ELGOIBAR IKASTOLAk, web orrian, abisu bat lagako du aurretiaz, web orriaren bertan beherako egoeraz ohartarazteko.

    4. elgoibarikastola.eus web orrialdean aurki daitezkeen beste web orri batzuetarako esteken aurrean ELGOIBAR IKASTOLA ez da erantzule egiten hauen kontrolean inongo eskumenik ez baitu, lotura hauek informazio gehigarria soilik dutelako helburu. Hori dela eta, Erabiltzailea izango da webgune horietan aurki daitezkeen eduki eta erabilera baldintzen erantzule bakarra.

    5. ELGOIBAR IKASTOLAa ez da Erabiltzaileek web orrialdeko eduki zein zerbitzuen gainean egin dezaketen erabileraz erantzule egiten. Beraz, Erabiltzaileak egin dezakeen eduki eta zerbitzuen erabilera, baliteke bat ez etortzea erabilera baldintza orokorrekin, ezta modu arduratsuan egitearekin.

  5. Iraupena eta aldaketa

    1. ELGOIBAR IKASTOLAk eskubidea gordetzen du honako erabilera baldintza orokor hauek, bere osotasunean edo modu partzialean, elgoibarikastola.eusen publikatuz aldatzeko. Gainera, aukera du web orrian ohartarazpenik gabe beharrezko ikusten dituen moldaketak, murrizketak edo eransketak egiteko eduki eta zerbitzuen inguruan, baita hauek agertzeko modu eta tokien inguruan. Horrela bada, ontzat emango dira Erabiltzaileak elgoibarikastola.eus orrialdera sartzen den momentuan aurkitzen dituen erabilera-baldintzak, Erabiltzaileak noizean behin irakurri egin beharko dituelarik.

    2. Baldintza partikularretan jasota dagoenetik at, ELGOIBAR IKASTOLAk web orrialdeko edukietarako sarbidea edozein momentutan bukatu, bertan behera utzi edota eten dezake inolako aurre oharrik eman gabe, Erabiltzailearen aldetik inolako kalte-ordainik eskatzeko aukerarik gabe.

  6. Baliozko legeria eta legezko eskumena.

    ELGOIBAR IKASTOLA eta Erabiltzailearen arteko harremanak indarrean dagoen legeriaren arabera arautuko dira, ezarri beharreko legeria zein legezko eskumenari dagozkien guztietan. Hala ere, arautegiak bi aldeei aukera emanez gero beste bide normatibo batzuetarako, ELGOIBAR IKASTOLAk eta Erabiltzaileak, izan daitezkeen beste eskumenei uko eginez, Bilboko epaitegi eta auzitegien irizpenen arabera jokatuko dute.