Skip to main content

Bigarren hezkuntza

Derrigorrezko hezkuntzari bukaera ematen dion etapa da eta lau kurtsoz osatuta dago. Derrigorrezko Hezkuntzako helburua, bizitza laboralean edo ondorengo ikasketak jarraitzeko ikasle konpetenteak heztea da, pertsona era integralean eta harmonizatuan garatuz, arlo intelektual, afektibo eta sozialak kontuan hartzen ditugula.
 

Garai honetan ematen diren aldaketa fisiko eta psikologikoak kontutan izanda, ikasleei abstrakzio ahalmena garatzen laguntzen diegu. Hartzen ari diren gizartearen eta pertsonen (gurasoak, lagunak, irakasleak…) ikuspegi berria hobeto ulertzeko trebetasunak lantzen ditugu, hori horrela, pertsonen arteko erlazioetan konpetenteagoak izateko.

Eleaniztasunaren programaren barruan, euskara, gaztelera eta ingelesetik at, frantsesa lantzeko aukera dute DBH etapa hasieran. Bestalde, ingeles maila hobetzeko asmotan, DBH 3. eta 4. mailetan Gizarte arloa hizkuntza horretan lantzen dugu.

Bukatzeko, konpetentzietan oinarritzen den EKI material didaktiko propio berria erabiltzen dugu bertsio digitalean. Horrek arloak euskarri digitalen lantzea suposatzen du eta, ondorioz, estrategien, prozeduren eta lan ohituren aldaketa sakona ekarri du.

 

Lehen Hezkuntza  eta DBH arteko trantsizioa

Trantsizioan lagungarri diren faktoreak gurean:

 

-Taldeak mantentzea

-Eraikina berdina izatea: Erdiko aretoaren bueltan LH eta DBH eraikin berean egoteak gurean duen eragina trantsizio atsegin eta abegikor bat emateko

-Konpetentzian oinarritutako hezkuntza LHn ere inplantatzen hasita gaude

-Irakasle talde hurbilak zubi lanak egiteko: trantsizio egoki baterako testuinguru ideala

Zaindu beharreko aspektuak:

 

-Etapako ikasle nagusia izatetik txikiena izatera igarotzen dira

-Tutorearekin ordu asko egitetik irakasle talde zabalago batetara jauzia egitea

-Ikasgai akademiko berriak, eta eduki gehiago

-Ikasgelako errutina berriak eta ordutegi aldaketak

-Gorputza eta burua etengabeko aldaketan. Nerabezaroa

-Gurasoengandik aldentzea eta berdinen arteko harremanetan babesa hartzea

-Bizitza sozialerako interesa handitzea, taldeko kide izatea, askatasun gehiago eskatzea. Gurasoekin/irakasleekin gatazkak

-Haur izan gabe helduak ere ez dira. Helduak izaten ikasi behar dute, guzti honek suposatzen duen aldaketa emozionala kudeatzeko ageriko zailtasunekin.