Skip to main content

Aisa programa



 

AISA I 

Oinarrizko euskara ikastaroa jatorri askotarikoentzat

 

Joan den ikasturtean eskaini zuen ikastaroaren ildotik, Elgoibarko Udal Euskaltegiak euskara ikasteko AISA I ikastaroa antolatu du, gure herrian bizi diren jatorri askotariko herritarrek euskarara hurbiltzeko aukera izan dezaten. 

 

Ikastaroaren xehetasunak

 

Ikastaroa 60 ordukoa izango da, eta Elgoibarko Udal Euskaltegian emango da astearte eta ostegun (goizez edo arratsaldez), 2023ko urtarrilaren 31tik maiatzaren 30era bitartean. Ikastaroan parte hartu ahal izateko 16 urte beteta izan eta 25 € ordaindu beharko dira. 

 

Aisa I euskara ikastaroa, gure hizkuntza eta gizartea ezagutzen laguntzeko

 

Ikastaro honetan gure gizartea hobeto ezagutzeko gai motibagarri eta lagungarriak landuko dira: agurrak zenbakiak, familia, eskola, garraioa, osasuna, kirola, merkatua… Gai horietan, arreta berezia jarriko zaio hiztegiari eta hizkuntzaren oinarrizko ulermenari (kaleko errotuluak, kartelak…).

 

Izen-ematea

 

Izena emateko aukerak:

• Elgoibarko Udal Euskaltegiko bulegoan (Aita Agirre kulturgunea, 3. solairua, eskuina) ordutegi honetan: 9: 00-12: 30/14: 30-16: 30.

• Telefonoz: 943742731

• Emailez: udaleuskaltegia.elgoibar@debabe.eus 

• Online: https://labur.eus/aisa 

 

C:\Users\Kristina\AppData\Local\Microsoft\Windows\INetCache\Content.Word\qr-code.png

 

Izena emateko epea urtarrilaren 20an amaituko da