Skip to main content

Askhezi programa

Askhezi euskararako diktaketa sistema berria garatzeko lankidetzan ari gara, ezgaitasuna duten haurren eskolatzea errazteko.

Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak, Seaskako Integrazio Batzordeak eta Sortzen Elkarteak aurkeztutako proiektua da askhezi. 

Hizkuntza eta ahots teknologiak oso baliagarriak izanik hezkuntzaren munduan ikasle guztien inklusibitatea lortzeko bidean, ikastetxeetako egunerokoan erabiltzen diren sistema eragileek, ofimatika programek edo onlineko zerbitzu gehienek hizketaren sorkuntza, itzulpen automatikoa eta ahotsaren ezagutza automatikoko sistemak integratuta dituzte.

Baina horietako gehienak ez dira euskaraz erabilgarriak eta hobekuntza teknologiko nabarmena behar dute, eta horretarako gure ikasleen ahots-grabaketak burutzen ari gara egunotan.