DBH4lko ikasleak ekaineko ikasbidaia pestatzen hasiak dira, FeelMyWayk antolatutako bidaian.
Bertara joateko dirua lortzeko zenbait ekintza antolatzen hasita daude, eta horietako asko urtea amaitu baino lehen burutuko dira.
Honenbesteaz, hortxe ikusi ahal izango ditugu gure ikasleak errifak saltzen, kamisetak eta boligrafoak, eta irudimena eta sormena lagun beste hainbat sorpresa eskaintzen, abenduaren 22ko jaialdian bezala neguko oporraldian zehar.
Esate baterako, abenduaren 24 eta 31n bi gaztaren pisaketa lehiaketa burutzeko asmoa dute Elgoibarko kaleetan. Armueta harategiaren laguntza baliatuko dute eta baserritarrez jantzita aterako dira kalean giroa jartzera.
Ekintza hauek guztietan denon parte hartzea bultzatuko dute gure ikasle nagusienek, egitekoak eta ardurak banatuz. Hau guztia antolatzeko jolas orduetan biltzen ari dira.
Zorte ona izan dezatela eginkizun horietan guztietan!